Testimonios
Experiencias de Sanación y
Transformación
Descubre las experiencias de quienes han encontrado claridad y bienestar a través de sesiones de Registros Akáshicos y Respiración Consciente con Ainhoa Sarasola. Cada testimonio refleja un camino personal de sanación, autoconocimiento y transformación, que ha permitido a cada persona liberarse de bloqueos y conectar con su paz interior. Estas experiencias auténticas pueden inspirarte y darte una visión clara de lo que puedes lograr en tu propio proceso.
Para mí hacer Registros tanto el 1 como el 2 a sido un antes y un después, se me abierto una puerta muy especial la cual sabía que estaba pero no sabía las herramientas para abrirla.Gracias Ainhoa por hacerlo con tanto Amor.🩵🍀🦋
T. H.
Oso gustura sentitu nintzan zure kontsultan, oso goxua zera eta ulerkorra. Eta pista batzuk ere jaso nituen aurrera jarraitzeko.😁✨
L.
Ikastaroa amaitu ondoren, ia egunero ari naiz praktikan jartzen. Gainera konsziente pila bat laguntzen dit denerako, bileretako, lanerako, ideiak etortzeko… Asko erabiltze dut lanerako, pila bat laguntzen dit lanean konsentratzeko, eta… sentitzet det hor daudela uneoro pistak ematen. Egunerkotasunean laguntzen dun herramienta bat da niretzat, herramienta berezia, berezia eta nirea. Plazer bat. Herramienta izugarri bat.
O. L.
Gustora egon naiz Ainhoarekin..atsegina,goxoa,betidanik ezagutuko bagiña bezala senti arazi nau…Registroen inguruan..momentuko egoera zein zen azaldu dit..eta nere errealitatea ikusi eta egoera barneratzeko laguntza handia izan da…. iraganeko hainbat informazio jasotzeko aukera ere izan dut…Benetan zoragarria izan da momentu horrekin konektatzea!❤️ Nik esperientzi hau bizitzera animatzen zaituztet…aukera ederra bait da zure barruarekin konektatu eta galdera askoren erantzunak aurkitu ahal izateko!Milaesker Ainhoa!🙏
I. A.
Nik zugaz ein nebazan lehelengobeta bigarren nibela registroena eta niretzako oso aberazgartia izan da, neure bixi laborala baita nire bixi pertsonalerako….zugaz pasatako momento hauek majikoak izan ziren… Eskerrikasko zeure maitxasun osuaz erakutzi euztazun danagaitxik… Desiaten beste taller batera juateko bertan bizi eta ikasten dan majia eta enerji politxa barriro gozatu eta bizitzeko…. Mila esker Ainhoa!!🥰💜🙏
Z. S.
Aspaldi izan zan, haurdunaldian. Oroitzapen bikaña daukat, oraindik oilo-azala jartzen jat aitxana (hilda) berbetan gendela eguzki izpi haura zelako fuerte sartu zan. Eta tripan zetorren alaba mugimendu pilloa ekarriko zozkuña esan zoztazunian, hurakantxo bat. Eta zenbatetan akordatzen naizen hitz hoiekin. Hala da! Hankaz gora jartzen dostan bakoitzian zutaz akordatzen naiz. Experientzia bikaña izan zan! Eskerrik asko 🤍
E.
Kuriositatez hurbildu nintzen zurengana ea zer komentatzen zenidan nire Erregistro Akashikoak irakurtzerakoan eta sorpresa bikaina eman zenidan.
Niretzat zurekin egotea oso esperientzia maitagarria da, zure gozotasuna eta hurbiltasuna nire bihotzeraino heltzen dira eta oso gustora egoten naiz.
Eta zer esan ematen didazun informazioagatik… pufff… niretzat oso interesgarria da hori dena jakitea. Zurekin konpartitzea zalantzak, zure iritziak eta proposamenak jasotzea eta ikustea niretzat oso baliogarriak izan direla, primerakoa da.
Ainhoa zaila egiten zait hitzak jartzea sentitzen dudan guztiari.
Zoragarria zara!!! Ze ederrak zure izaera eta gaitasuna!!!
Besarkada handi bat bihotz bihotzez ❤️
Erregistro Akashikoen lehenengo maila egin nuen zuekin.
Espektatiba handiegirik gabe joan nintzen, estres dexenteko momentu batean eta nire buruarekin konektatzeko zailtasunak izango nituenaren beldur nintzen, denbora luzez, antzerako ariketarik egin gabe nengoelako.
Berehala sentitu nuen askatasuna eta niretzat «iturria» irekita zegoela egun hartan.
Goizeko lehen momentutik sentsazio oso onak izaten hasi nintzen, inolako esfortzurik gabe dena goxo zijoala sentitzen nuen: taldearekin koneksioa, zuen babesa eta azalpenak…
Eguna leher eginda amaitu banuen ere, izugarri disfrutatu nuen!
Ikastaroaren ondoren, informazio gehiago jasotzen dudala ohartu naiz, eta honek, egoera desberdinetan, beste ikuspuntu bat izaten laguntzen dit.
Mila esker. 💗
Izandako esperientziak, denak( gauza desberdinak egin ditut…) niretzat «magikoak» izan dira.
Hitz hori datorkit….
egiten duzun lana nahiz eta batzuetan lanketa sakona eta gogorra izan daiteken edota momentuan ez ulertu… magikoa da zure begirada, goxotasun, errespetu, maitasun eta sostengua eskeintzen dituzulako bihotzez.
Eskerrik asko!💖
Zurekin egindako ikastaroa izugarri aberasgarria izan zan, ez zan R.A. bakarrik izan, askoz gehiago izan zan… auto ezagutza prozesua, non gauden momentuan, non gauden R.A. aurrean, non gauden bizitzan… zure laguntza, akonpañamendu hori eta zure ezagutzak erakusteko daukazun grin horrekin plazer bat da zure ondoan bide hau egin ahal izatea.
Laster elkartuko gara berriz eta azkena ez izatea nahiko nuke.
Besarkada goxo goxo bat politta 🫂🫂😘
Zita hartu nun jakin gabe oso ongi zer zen baiño zuk ematen zidazun konfidantza horrek zerbait piztu zidan barruan ta horregatik animatu nitzan. Momentu hartan galdua nengon, nere bizitzan beste hainbatetan bezela, ta galdera ere ez nekan bate argi. Irakurketa egiten hasi bezela nere barruraño iristen hasi zian zure mezuak!! Esaten zenidan guztiak ikaragarrizko zentzua zeukan ta hainbeste urtetan ulertu eziñik neuzkan emozioak azaltzen hasi ziran… Hain argia izan ziñan adibideekin barru barruraño iritsi zitzaizkidala!!! Ta emandako pistak bidea egiten jarraitzeko indarra eman diate!! Pixkanaka emozio hoie zentzua ematen ta nere barreneko indarrari dagokion lekua!! Zoragarria hilabete hauetako eboluzioa!! Egia esan guztiz aholkugarria, bateri baiño gehio esan diot zita hartzeko🤪
Ta uda ondoren ikastaroa egiteko irrika sortu zitzaidan barru barruan, berriro ideia garbirik gabe baiño zure indarrak erakarrita. Ta egia esan espektatiba xumeekin Joan nitzan ta ikaragarrizko espererientzia politta ta aberasgarria izan da. Goizen egindako lanak aspaldi ulertu ezin nitun emozioak ulertzen lagundu zian ta izugarrizko askataduna sentittu dut!! Irakurketak egiten hasi giñanen flipatua geldittu nitzan gure ahalmenakin ezin sinistuz!! Ta orain egunero egiten Ari garen lanketarekin ere oso oso gustora nao. Aldi beren hainbesteko maitasuna ta goxotasuna jartzen diozu zure lanari ta erakusteko moduri barrena emozio goxo ta zoragarriz betea utzi diazula!! Bihotz bihotzez betirako eskertuta gelditzen naiz❤️❤️❤️
Nik irakurketak eta ikastaroak egin ditut. Oso eroso eta lasai sentitu naiz bi kasuetan. Lehenengo irakurketa oso berezia izan zen niretzat nire amamaren presentzia eta irudia izan bait nituen bertan eta nire ibilbidearen irakurketa egin genuen. Oso lagungarria egin zitzaidan hurrengo hilabeteetarako eta bizitu nuena izan zen tresna oso baliagareia dela bizitzan suertatzen zaizkizun egoerak kudeatzeko.
1.go irakurketa egin ostean formakuntza egitea erabaki nuen bizitzan nire ibilbidea nire izatetik egiteko. Nire sentipen eta bizipenak konturan harturik erabakiak hartzeko.
Hartu ditudan erabakiak lasaitasunez eta ikuspuntu irekiago batetik hartzen lagundu didate, parte diren guztiei tokia eginez. Ikastaroan berriz oso zaindua eta intimoa dena azaltzeko giro lasaia, goxotasuna eta begirada xamurra jaso ditut bidelagun. Gai izatearen sentsazioa eta bizipena eraman ditut nirekin eta nire izatearekin konexio handiagoa.
Egunerokoan praktikarekin jarraitzen dut nire kuadernotxoan apunteak hartuz, bizitzarekin sintonizatzen laguntzen didan tresna da. Honakoa bizitu eta barneratu dut bertan: BIZITZAN DENA DAGOELA ONDO. GERTATZEN DIREN PASARTEAK IKASKETA SAKONAK DIRA ETA BI BIDE DAUDE IKASI ETA ZEURE EGIN EDO ERREPIKATU. DENA GERTATZEN DA NORBERA PREST DAGOENEAN.
ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ AINHOA.
BIHOTZA BETETA, LASAI, BARNE LAKETA EGINDA ETA IREKIAGOZ IRITSI NAIZ ETXERA NIRE ESPARRU PREZIATURA NIRE GORPUTZERA.
ESKERRIK ASKO!!!
Antes de hacer el 1.nivel de registros akashicos tuve el placer de hacer una lectura con Ainhoa ,la cuál me impactó mucho, posterior sentí la necesidad de hacer el curso.
Solo dar las gracias a Ainhoa (y a Haritz) por compartir ,enseñar y poner a nuestro alcance con tanto amor y confianza esta herramienta tan magica que en muchos momentos recurro a ella para poder seguir avanzando en este camino, soltando poco a poco mis resistencias eskerrik asko bihotz -bihotzez. Besarkada goxo bat!
L.
Nik hasiera batean irakurketa egin nuen zurekin. Irakurketan atera zenuen informazioa hain zegoen nire errealitatearekin loturik, gehiago sakontzeko beharra sentitu nuen. Hori dela eta, erregistroen 1. Ikastaroa egitera animatu nintzen. Oso intentsoa izan zen. Asko gustatu zitzaidan eta bigarrena ere egin nuen. Niretzako momentuak hartzeko aukerak ematen dizkit, bakea bilatzeko eta nire buruari laguntzeko. Plazer bat izan da elkar ezagutzea❤️❤️🦋🦋😘😘
Nik bai registroen ikastaro bat,eta baita kontsulta bat inda ditut eta bietan oso gustora,babestuta eta goxo sentitu nintzen, esperientzia polita .
Errepikatzeko modukua,eta halan izango dela egunen baten uste dot. Eskerrik asko 😘
El taller de registros akhasicos me dio la oportunidad de comprender mejor como funciona el lenguaje de lo sutil dentro mía y como comunicarme con los seres de luz que me acompañan. Ainhoa transmite mucha paz y sabiduría.
Akashikoen formakuntzarekin hasi nintzen, Ainhoarekin hainbat irakurketa egin eta laguntza hain ona izan zela ikusi ondoren. Profesional paregabea irakurketak egiten eta, batez ere, oso gertukoa bere jakinduria partekatzen. Guztiz gomendagarria!!
skoz gehiago idatziko nuke zeren niretzat zurekin jaso nuen informazioa ezinbestekoa izan zen nire Bizitzan pausoak emateko. Beti eskertuta. Eta orain, tresna hori eskura daukat. Ezin da gehiago eskatu. Besarka goxo bat. 😘😘😘
Mila mila esker Ainhoa zure laguntzagatik!!!